Nombreac 18:24-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Asquico içanen çaizcote hamarrenac, ceinac hequien behar eta premietaco bereci baititut.

25. Eta Jauna hunela minçatu cen Moisi:

26. Lebitarrei mana çoçute eta erran: Israelgo semeen escutic hartuco ditutzuenean nic çuei emanicaco hamarrenac, hequien picainac escainico diozquitzue Jaunari, erran nahi da hamarrenen hamargarrena,

27. Hala larrainetaco nola lacoetaco picainçat iduquiac içan daquitzuençat;

28. Eta hartuco ditutzuen gauça gucien picainac escain çotzuete Jaunari, eta Aaron apheçari emotzuete.

29. Hamarrenetaric escainico ditutzuen guciac, eta Jaunari emaitzatzat berecico ditutzuenac, içanen dira hoberen-hoberenac eta hautac.

30. Erranen dioçute oraino: Baldin hamarrenetaric escaincen badituçue cer-ere baita ederrenic eta hoberenic, iduquia içanen çaitzue picainac larrainetic eta lacotic eman bacinituzte beçala:

31. Eta hamarrenac janen ditutzue çuen leku orotan, hala çuec nola çuen familiec, ceren diren lekucotasuneco tabernaclean eguiten duçuen cerbitzuaren saria.

Nombreac 18