7. Çuri, Jauna, çucentasuna; guri aldiz, beguitharteco ahalquea, egun guerthatzen çaioten beçala Judaco guiçonari, Jerusalemdarrei eta Israel gucian; hurbil direnei eta urrun direnei toqui gucietan ceinetara iraici baitituçu, beren gaixtaqueria, çure alderat hobendun jarri dituztenen gatic.
8. Jauna, ahalquea gure beguitharteari, gure erregue, buruçagui eta aita bekatu-eguileei.
9. Çuri aldiz, gure Jainco Jauna urricalmendua eta barkatiartasuna, ceren çu ganic baicare guibelatu.
10. Eta ez dugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa, ibilceco haren leguean, bere cerbitzari profeten arartecoz eman içan darocunean.
11. Eta Israel guciac hautsi du çure leguea, eta ceihertu da, çure minçoa ez aditu nahiz, eta Jaincoaren cerbitzari Moisen liburuan iscribatuac diren madaricionea eta hatsgarritasuna erori dire gure gainera, Jaunaren contra eguin dugulacoz bekatu.
12. Eta obratu ditu, gure gainean eta juiatu gaituzten buruçaguien gainean erran cituen hitzac, gure gainera erakarriren çuela gaitz handi bat, nolacoric egundaino ez baitzen ikusi ceruaren azpian, Jerusalemen guerthatu den beçala.