Danielen Profecia 6:18-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta erregue goan cen bere etcherat, eta etzan cen afaldu gabe; haren aitzinera jatecoric etzuten ekarri, eta berçalde loac ihes eguin cioen.

19. Orduan erregue, arguiaren lehembicico cirrintan jaiquiric, çalhuric goan cen lehoin-cilhora.

20. Eta cilhora hurbilcean, doiamenezco minço batequin oihu eguin çuen, eta Danieli minçatu citzaioen: Daniel, Jainco biciaren cerbitzaria, çure Jainco bethi cerbitzatzen duçunac atheratu ahal othe içan çaitu lehoinen horcetaric?

21. Eta Danielec erregueri ihardestean, erran çuen: Oi erregue, menderen mendez bici çaite.

22. Ene Jaincoac igorri du bere ainguerua, hersi dituena lehoinen ahoac, eta ez darotade minic eguin; ceren haren aitzinean çucentasuna aurkitu baita ene baithan; eta çure aitzinean ere, oi erregue, gaizquiric ez dut eguin.

23. Orduan erregue bozcario handitan sarthu cen horren ariaz, eta manatu çuen, cilhotic athera ceçaten Daniel; eta Daniel atheratua içan cen cilhotic, eta dainuric batere etzen haren baithan aurkitu içan, sinheste içan çuelacoz bere Jaincoaren gainean.

24. Aldiz, erreguec manaturic, erakarri cituzten Danieli jaçarri cioten guiçon hequiec; eta lehoinen cilhora arthiquiac içan ciren berac eta beren haur eta emazteac; eta cilho-behereraino utzi gabe, lehoinec harrapatu cituzten, eta xehacatu cituzten hequien heçur guciac.

25. Orduan Dario erregueac iscribatu cioten haren erresuma gucian egoten ciren populu, leinu eta minçaia gucietaco guiçonei: Baquea berha eta berha bequiçue.

Danielen Profecia 6