18. Eta erregue goan cen bere etcherat, eta etzan cen afaldu gabe; haren aitzinera jatecoric etzuten ekarri, eta berçalde loac ihes eguin cioen.
19. Orduan erregue, arguiaren lehembicico cirrintan jaiquiric, çalhuric goan cen lehoin-cilhora.
20. Eta cilhora hurbilcean, doiamenezco minço batequin oihu eguin çuen, eta Danieli minçatu citzaioen: Daniel, Jainco biciaren cerbitzaria, çure Jainco bethi cerbitzatzen duçunac atheratu ahal othe içan çaitu lehoinen horcetaric?
21. Eta Danielec erregueri ihardestean, erran çuen: Oi erregue, menderen mendez bici çaite.
22. Ene Jaincoac igorri du bere ainguerua, hersi dituena lehoinen ahoac, eta ez darotade minic eguin; ceren haren aitzinean çucentasuna aurkitu baita ene baithan; eta çure aitzinean ere, oi erregue, gaizquiric ez dut eguin.
23. Orduan erregue bozcario handitan sarthu cen horren ariaz, eta manatu çuen, cilhotic athera ceçaten Daniel; eta Daniel atheratua içan cen cilhotic, eta dainuric batere etzen haren baithan aurkitu içan, sinheste içan çuelacoz bere Jaincoaren gainean.