8. Çuhaitza handia eta hazcarra cen, eta haren lucetasunac uquitzen çuen cerua, eta iduri çuen hedatzen cela lur gucico bazterretaraino.
9. Hostoac cituen guciz ederrac, eta fruituz estalia cen; oroc jatecoa aurkitzen çuten hartan; haren azpian egoten ciren aciendac eta lar-abereac, eta haren adarretan çauden ceruco hegastinac, eta hartaric hazten ciren haraguidun guciac.
10. Ene izpirituco ikuspenean ikusten nuen ene ohearen gainean; eta hara beguirale bat, saindu bat jautsi cela.
11. Hazcarqui oihu eguin çuen eta hunela minçatu cen: Ebacaçue çuhaitza eta motzatzue horren adarrac; iharrosatzue horren hostoac eta barraia fruituac; horren azpian diren abereec ihes eguin beçate, eta adarretaric hegastinac itzur beitez.
12. Guciagatic, lurrean utzoçuete horren erroei hazteco çaina; burdinazco eta cobrezco lokarriz içan bedi amarratua, bazterretan diren belharren erdian, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin içanen du lurreco belharra bere hazcurri.
13. ken bequio bere guiçon-bihotza, eta abere-bihotza eman bequio; eta çazpi ephe iragan beitez horren gainetic.
14. Hori beguiraleen erabaquian da manatua, hori da sainduen hitza eta galdea, bicidunec eçagut deçaten arteo Guciz-Gora dela nausi guiçonen erresuman; nahi duenari ematen dioela hura, eta guiçonic aphalena eçarrico duela nahi badu haren gainean erregue.