Danielen Profecia 4:7-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ene buruco iduripena ene ohean: Ikusten nuen, eta hara çuhaitz bat lurraren erdian, eta gaitza cen haren goratasuna.

8. Çuhaitza handia eta hazcarra cen, eta haren lucetasunac uquitzen çuen cerua, eta iduri çuen hedatzen cela lur gucico bazterretaraino.

9. Hostoac cituen guciz ederrac, eta fruituz estalia cen; oroc jatecoa aurkitzen çuten hartan; haren azpian egoten ciren aciendac eta lar-abereac, eta haren adarretan çauden ceruco hegastinac, eta hartaric hazten ciren haraguidun guciac.

10. Ene izpirituco ikuspenean ikusten nuen ene ohearen gainean; eta hara beguirale bat, saindu bat jautsi cela.

11. Hazcarqui oihu eguin çuen eta hunela minçatu cen: Ebacaçue çuhaitza eta motzatzue horren adarrac; iharrosatzue horren hostoac eta barraia fruituac; horren azpian diren abereec ihes eguin beçate, eta adarretaric hegastinac itzur beitez.

12. Guciagatic, lurrean utzoçuete horren erroei hazteco çaina; burdinazco eta cobrezco lokarriz içan bedi amarratua, bazterretan diren belharren erdian, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin içanen du lurreco belharra bere hazcurri.

Danielen Profecia 4