12. Eta ostea hartuco du, eta hantuco çaio bihotza, eta asco mila erorraracico ditu ezpataren azpira; bainan ez da nausituco.
13. Ecen itzuliren da ipharreco erregue, eta xuxenduren du oste bat, lehenecoa baino hainitz handiagoa; eta epheen eta urtheen buruan laster eguinen du armada handiarequin eta dirutze gaitzequin.
14. Eta egun hequietan asco dire jaiquiren hegoaldeco erreguearen contra; çure populuco legue-hausleen semeac ere alchaturen dire, bethe dadiençat profecia, eta erorico dire.
15. Eta ethorriren da ipharreco erreguea; eguinen ditu tranchadac eta hartuco hiriric hazcarrenac; eta hegoaldeco besoec ecin jasanen dute, eta hango hautac jaiquico dire, buru eguiteco, eta ez dute indarric içanen.