3. Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle,
4. Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.
5. Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.
6. Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac,
7. Bethiere ikasten dutelaric, eta behinere eguiaren eçagutzera hel ecin daitezquelaric.